Azken Sustraiak-en kontzertua, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 00:00

Bihar eskainiko dute arratsaldeko 18:00etan eta sarrerak atzotik daude salgai Kontrakantxan.

Bihar larunbatean, Azken Sustraiak taldearen kontzertua izango da Gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sarrerak ostegunean jarri zituzten salgai, Kontrakantxan bertan. Kontzerturako sarrerak 5 euro izango dira, baina aukera izango da kontzertuko sarrera eta diskoa 10 eurotan erosteko.

Talde beasaindarra osatzen dute Joseba Agirre, ahotsa; Xabi Etxezarreta, gitarra, koruak; Simon Macias, gitarra, koruak; Ander Mendiluze, baxua; eta Unai Migelek, bateria.

Punk-rocka, Punk-Oi! generoa lantzen dute eta FZA Bol. 1-6 diska atera berri dute. Bertan agertzen diren abestiak eta aurreko diskoetakoren bat ere entzungo da Gaztetxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!