Chillida Lekun kulturaren arlo desberdinak uztartuko dira udaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 21a, 00:00

Mireia Massagué zuzendaria eta Nausika Sánchez hezkuntza arduraduna.

Jende guztiarentzako jarduerak eskainiko dira; artea eta natura, opera, zinema, dantza eta musika besteak beste.

Chillida Lekuk ekainetik irailera bitarteko programazioa aurkeztu zuen atzo. Aurreko denboraldiko jarduera arrakastatsuenak eta ekitaldi eskaintza berri bat batzen ditu; horietako batzuk, opera esaterako, inoiz egin ez direnak museoan. Askotariko jarduerak egingo dira artea eta natura, zinea, musika, dantza, yoga eta gastronomiarekin lotzen dituztenak.

Ingurune paregabea eskaintzen da aire zabaleko hainbat jarduera egiteko, bertako zein nazioarteko bisitariek Eduardo Chillidaren obraz gozatzeko aukera izan dezaten, dantza, musika edo tailerrekin batera. Uda honetarako programazioan, haur eta gazteentzako esperimentazio artistikoko tailerrak ere badaude.

Horietan, artearekin eta naturarekin harremanetan jarri eta adierazpen artistikoko beste modu batzuk esploratu ahal izango dituzte.

Aurten, Chillida Leku berriro arituko da lankidetzan Donostiako musikaren erreferenteekin, museoaren lehen garaian egiten zuen bezala, hala nola Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia, eta uztailaren 15ean streaming bidez emango den Dantz point-aren egoitza izango da. Aire zabaleko zinemako gauak ere egingo dira, Europako autore-zinemaren azken lanen aldeko apustu sendoarekin, eta Lurra Cafen afaria duten gaueko bisitak, udako programazioko klasiko bat baitira.

Eduardo Chillida Eskolak, EHUko Udako Ikastaroen esparruan, udako programazioari amaiera emango dio, eskultorearen lanaren inguruan narrazio berriak sortzeko eta mundu akademikoarekiko loturak indartzeko.

 

EGITARAUA

 

EKAINAK 20

Udako solstizioa-Gorpuztu: Eva Guerrero dantza konpainiarekin.

 

EKAINAK 24-25-26

Katapulta Tour jaialdia: Ekainaren 24an Sara Azurza, ekainaren 25ean Ramona's First Evil Boyfriend eta Martin de marte eta ekainaren 26an Mugan eta Mihise.

 

UZTAILA ETA ABUZTUKO LARUNBATETAN

Yoga eskulturen artean eta brunch-a. Uztaileko eta abuztuko larunbatetan. 

 

UZTAILAK 8

The Jayhawks-en kontzertua.

 

UZTAILAK 10

Lina eta Raül Refree-ren kontzertua.

 

UZTAILAK 30

Paco Ibañezen kontzertua.

 

UZTAILAK 31

Xoel Lópezen kontzertua.

 

ABUZTUAK 1

Opera Garege: Pucciniren La Bohéme.

 

ABUZTUAK 22

Gerhard Quartet: Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

ABUZTUAK 28

Lathé Biosas, Kanpai dantza-konpainia.

 

Hezkuntza-programazioa

UZTAILAREN 12tik 16ra

Udaleku artistikoa, arte eta natura lantegia, 6-12 urteko bitarteko haurrentzat.

 

UZTAILAREN 5etik 10era

Udantzan, arte eta dantza udalekuak, 12-16 urte bitarteko gazteentzat.

Hesiz kanpoko-programazioa

 

IRAILAREN 9a eta 10a

Eduardo Chillida Eskola-EHUko ikastaroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!