Begiraleen lan poltsa zabalik, udalekuetarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 20a, 00:00

Uztaileko udalekuetan lan egiteko begiraleen lan poltsa osatzen ari da Udala. Ekainaren 7ra arte dago epea, izena emateko.

Uztailaren 1etik 23ra antolatu ditu udalekuak, Hernaniko Udalak; eta horietan lan egiteko, begiraleen lan poltsa osatzen ari da. Horretarako, zabalik dago izena emateko epea, hautaketa prozesuan parte hartzeko. Ekainaren 7ra arte apuntatu daiteke. Internet bidez egin daiteke, hernani.eus webgunean; edo udaletxean, beheko solai­ru­an, Arreta eta Erregistroko bulegoan: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 14:30etatik 19:00etara. Horretarako, hitzordua hartu behar da, aldez aurretik.

Uztaileko udalekuak egune­ro izango dira astean zehar, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etatik 13:30etara. 3-10 urteko haurrentzat izango dira, eta helburua da, «haurrekin eta haurrentzat aisialdi hezitzailea eta erakargarria eskaintzea, euskeraren erabilera eta genero parekidetasuna ardatz dituen programazio baten bidez». Hori horrela, programazio hori sortu eta gauzatzea izango da begiraleen egitekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!