Xabier Arizkorretak txapela, Getarian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 20a, 00:00

Xabier Arizkorreta Garcia hernaniarra, Laboral Kutxa Masterrean.

Pala egokituko Laboral Kutxa Masterra irabazi zuen hernaniarrak, Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin batera, finalean 25-20 nagusituta.

Oraingoan bai, txapela jantzi du Xabier Arizkorreta Garcia hernaniarrak, pala egokituko Laboral Kutxa Masterrean. Igandean jokatu zuen finala, Getarian, Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin batera; eta 25-20 nagusitu ziren Mindara Elkarteko pelotariak, Iraitz Huegun eta Jurdan Arakistainen kontra.

Borrokatua eta luzea izan zen partidua. Hasieratik hartu zuten aldea Arizkorretak eta Sagarmendik, baina ez zuten amore eman kontrarioek ere, eta 20-19 gerturatu ziren markagailuan. Azkeneko tantoetan egin zieten ihes berriro, txapela janzteko.

Joan den urtean jokatu zuen txapelketa aurrenekoz, Xabier Arizkorretak; eta orduan oso gertu izan zuen txapela: azpitxapeldun izan zen, finala galduta. Bere bigarren partehartzean izan da txapeldun hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!