Herri mugimenduei buruz, hiru saioko jardunaldiak gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

Oinharri eskolak, Bakea Duintasunarekin elkarteak eta Herriok Batek antolatuta, hiru eguneko jardunaldiak izango dira Biterin, maiatza bukaerara bitartean. Gaur izango da aurreneko saioa, 19:00etan hasita, Biterin: Herri mugimenduetatik herri boterera. Maiatzaren 25ean egingo dute bigarrena, toki eta ordu berean: Hernanin experimentatu daiteke demokrazia komunala? Eta hiru­garrena, hilaren 29an izango da, goizeko 10:00etan, Iturola Elkarlan Sorgunean: Herri formakuntza herri mugimenduentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!