Euskerazko zortzi film labur bihar Biterin, Laburbira zirkuituarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

18:30etan izango da, eta doakoa da sarrera. Bukaeran, solasaldia egingo dute, Ximun Fuchs, Manex Fuchs eta Eñaut Castagnet zuzendariekin.

Bueltan da Hernanin Laburbira, euskerazko film laburren zirkuitua, beste urte batez. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, bihar arratsaldean eskainiko dituzte zortzi film labur, Biteri kultur etxean, 18:30etan hasita: Aterpean ateri (Ruben Cresporena), Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga), Game over (Ilune Diaz Pollacino), Ilunabarrean esan (Xavier Vallina), Babarrun txapelketa (Andoni Martinez de Medina eta Julen de la Serna), Datsegit (Aitor Arruti), Nire eguneroko maitea (Eñaut Cas­­tagnet, Manex Fuchs eta Ximun Fuchs), eta Agur (Iñigo Acha Gómez).

Sarrera doakoa izango da, eta 72 minutuko emanaldiaren ondoren, so­lasaldia ere egingo du­te, filmetako baten zuzenda­ri­ekin: Ximun Fuchs, Manex Fuchs eta Eñaut Castagnet.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!