Ezin izan dute irabazi Hernaniko hiru taldeek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

Hernaniko neskak larunbatean jokatu zuten.

Seniorrek eta neska eta mutil jubenilek Leitzaran, Urnieta eta Bera Beraren aurka galdu dute.

Ez da astebururik onena izan Hernaniko hiru taldeentzat. Senior mutilek Andoainen galdu zuten 32-20 Allurralde kiroldegian eta gauzak ez ziren askoz hobeto joan jubenil mailan. Jubenil neskek kiroldegian galdu zuten Urnietaren aurka 19-27 eta jubenil mutilek Bera Beraren aurka ezin izan zuten irabazi, 30-37. Hurrengo jardunaldiaren zain egongo dira emaitza hobeak lortzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!