Hernanik hirugarren postua, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 00:00

El Salvador eta Hernaniren arteko partidua. Argazkia: HRCE

Finaletik oso gertu geratu ziren Sant Cugaten 18 urtez azpiko txapelketan.

Hernanik hirugarren postua eskuratu zuen, Sant Cugaten, Espainiako 18 urtez azpikoen txapelketan. Larunbateko bi partiduak irabazi ondoren, talde gipuzkoarrak ezin izan zuen finalerako partidu erabakiorra irabazi igandean. Alcobendas talde madrildarrak jokatu zuen finala, taldeko azken partiduan, hernaniarrak 0-10 garaitu eta gero.

Hala ere hirugarren eta laugarren postuen bila, Hernanik 0-12 gainditu zuen El Salvador eta hirugarren postuan amaitu zuten txapelketa.

Larunbateko jardunaldia bikaina izan zen. Txapelketan estreinaldia Barçaren aurka izan zen  eta 22-12 irabazi zuen Hernanik. Ondoren, bigarren partidua ezin lehiatuagoa izan zen eta 13-14 lortu zuen garaipena Hernanik.

Euskal Ligako nesken taldeak ere jokatu zuen partidua, asteburuan, Riojaren aurka, Errioxan. Hernaniarrek 19-29 irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!