Zortzi film labur, etzi Laburbiran

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 17a, 00:00

Euskerazko film laburren 18garren edizioa martxan da, berriz ere: Laburbira. Aurten, Doberak antolatuta, Hernanin etzi egingo du geldialdia. Biterin izango da, arratsaldeko 18:30etan. Zirkuituak bi helburu ditu: batetik, «euskerazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskeraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz»; eta, bestetik, «ikusleei hemen eta euskeraz sortutako lan hauez gozaraztea». Zortzi film labur proiektatuko dira. Horiek ikusi ondoren, solasaldia ere izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!