Aurrematrikula egin daiteke online bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 16a, 00:00

Hernaniko Musika Eskola Publikoak,  2021-2022 ikasturterako, ikasle berrientzako izenemate prozesuaren nondik norakoak zehaztu berri ditu. musikaeskola.hernani.eus webgune berrian online aurrematrikula eta matrikula egiteko aukera azaltzen da; datak, epeak eta formularioak. Aurrematrikula bihartik maiatzaren 28ra egin behar da online, aipaturiko webgunean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!