'Laburbira' datorren asteazkenean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

'Nire eguneroko maitea' filmaren zuzendariarekin solasaldia izango da ondoren.

Euskerazko film laburren XVIIIgarren zirkuitua aurkeztuko dute, 18:30etan.

Euskerazko film laburren XVIIIgarren edizioa martxan da, berriz ere: Laburbira. Aurten, Doberak antolatuta, Hernanin hilaren 19an egingo du geldialdia. Biterin izango da, arratsaldeko 18:30etan. Zirkuituak bi helburu ditu: batetik, «euskerazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskeraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz»; eta, bestetik, «ikusleei hemen eta euskeraz sortutako lan hauez gozaraztea».

Zortzi film labur proiektatuko dira. Horiek ikusi ondoren, solasaldia ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!