Etzi, LGTBIQ+ fobiaren kontrako kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

Loratuz Lotuk antolatuta, 19:00etan jarri dute hitzordua, Plaza Berrin.

Hilaren 17an, LGBTIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Horren ondorioz, manifestazioa izango da Plaza Berrin, arratsaldeko 19:00etan. Loratuz Lotuk, Jauzik eta Hiruki Larrosak antolatu dute, eta aniztasun afektibo sexualari buruzko gogoeta egin eta aldarrikapenak egiteko eguna izango da.

Gainera, Hernanikoa ez ezik, beste hainbat manfiestazio ere antolatu dira maiatzaren 17rako. Denetan, hain justu, sexu edo genero identitatea aukeratzeko pertsona guztiek duten askatasunari eraso egiten dion edozein iritzi, jarrera edo jokabide lesbofobiko, homofobiko, transfobiko edo bifobikoren aurkako aldarria egingo dute.    

 

31 urtez ikur, maiatzaren 17a

Esan bezala, maiatzaren 17a homofobiaren eta transfobiaren nazioarteko eguna da. Izan ere, Osasun Mundu Erakundeak (OME) 1990eko maiatzaren 17an, zientziarekin eta arrazoiarekin bat, homosexualitatea eta transexualitatea buru-gaixotasunen zerrendatik ezabatu zituen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!