Bi partidu segidan Hernanik gaur, Urretxun

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 15a, 00:00

Goierriko bi taldeen kontra jokatuko dute neska jubenilek, gaur arratsaldean: 16:00etan aurrenekoa, eta segidan bigarrena. 

Partidu bat ez, bi jokatuko dituzte Hernaniko neska jubenilek, gaur arratsaldean, biak segidan. Izan ere, aurreko larunbatean atzeratu zutena, asteburu honetan jokatzea adostu dute Hernanik eta Goierrik. Horrela, arratsaldeko 16:00etan hasita Urretxuko kiroldegian, Goierri J taldearen kontra ariko dira au­rrena hernaniarrak; eta hori bukatzean, Goierri S izango dute aurrean. Ez dute lan erraza izango hernaniarrek, bi partidu jokatuta; baina biak irabazteko gogotsu joango dira.

Bestalde, larunbatero bezala, boleibol saio irekiak izango dira Hernaniko kiroldegian, goizeko 11:00etatik 13:00etara; bereziki 2009an edo lehenago jaio diren neska-mutilei zuzenduta. Datorren urteari begira, taldeak osatzen ari dira dagoeneko, eta dei berezia luzatu diete, boleibola probatu nahi duten guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!