Euskal Ligako semifinalak gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 14a, 10:35

Semifinaletako bat jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak, Su Berri Bren kontra, 19:15etan hasita. Bestean, Auñamendi eta Su Berri A ariko dira.

Semifinaletan da palako Euskal Liga, eta Hernani izango dute egoitza, bi partidu erabakigarriek. Gaur bertan jokatuko dira semifinalak, kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 19:15etan hasita.

Aurrenekoan, gainera, bikote hernaniar bat ariko da, final haundirako txartelaren bila. Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak jokatuko dute, Su Berri B taldeko bikotearen kontra. Ondoren, bigarrenean, Auñamendi eta Su Berri A ariko dira aurrez aurre. Bi partiduetako irabazleek, elkarren kontra jokatuko dute finala.

Bestalde, Ander Arandia hernaniarrak ere gaur jokatuko du, zazpi barruko Gipuzkoako Txapelketan. Ligaxkako hirugarren partidua izango du, 19:00etan Donostiako Ibaetako frontoian, Lizardi taldeko Lizarazuren kontra. Orain arte, partidu bat irabazi eta beste bat galdu du hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!