Azken saioa eta gero, ekainaren 1ean kontraste saioa izango da

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 13a, 00:00

Asteartean izan zen laugarren eta azken saioa, Hernaniko osasun aktiboen mapa osatzeko lanketan. Lau saio emankor izan dira, eta Hernani Kirolak mezua helarazi du: «eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Ekainaren 1ean kontraste saioa izango da, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuak». Aurrerapauso garrantzitsuak eman dira eta parte hartzaile guztiek beraien aportazioak egin dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!