Lore eta landare azoka berezia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 13a, 00:00

Larunbatean izango da, Urbieta kalean; goizeko 10:00etan hasi, eta eguerdiko
14:30ak arte. 

Loreen eta landare azoka berezia antolatuko da Hernanin,  etzi, larunbatean. Urbieta kalean izango da goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:30ak arte. Helburua da lore eta landare dendak kalera atera, beste espazio bat hartu, eta bezeroekin harreman zuzena izatea.

 

13 postu, mota guztietako loreekin eta landareekin
Guztira, 13 postu jarriko dituzte azokan, Euskal Herri osotik etorritako saltzaile eta artisauekin: Hernaniko Mendilore, Lasarteko Semillas Ecológicas, Donostiako Lore Prentsatua, Usurbilgo Urtinea, Sara Letamendia, eta Oiartzungo Zunoyar Lorategia eta Islaya egongo dira Gipuzkoatik; Nafarroatik etorriko dira Viveros el Montañés, Aritzkurengo Tienduka, Flores Ganchillo eta Sojo Natural; eta Bizkaiatik, Ortuberri eta Tissus Artisautza.

Lore eta landare postuak izango dira gehienak: landare aromatikoak, kaktusak, garaikoak, barrurako zein kanporako lore eta landareak... Baina izango dira bestelako postuak ere: lore prentsatuarekin egindako koadroak, kosmetika naturala...

Aipatutako horrez gain, Covid-19ak eragindako egoera berezi honen ondorioz, antolatzaileek aurreratu dute aurten ez dela izango tailerrik haurrentzat, ezta egurrezko jokurik ere.­   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!