Musika Eskola Publikoak, ikasle berrientzako, izenemate prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 13a, 00:00

Aurrematrikula astelehenetik, maiatzaren 17tik,  28ra egin daiteke online; eta matrikula ere online egingo da ekainaren 9tik 17ra, biak barne.

Hernaniko Musika Eskola Publikoak,  2021-2022 ikasturterako, ikasle berrientzako izenemate prozesuaren nondik norakoak zehaztu berri ditu. musikaeskola.hernani.eus webgune berrian online aurrematrikula eta matrikula egiteko aukera azaltzen da; datak, epeak eta formularioak.

Aurrematrikula astelehenetik, maiatzaren 17tik, 28ra, biak barne, egin behar da online, aipaturiko musikaeskola.hernani.eus webgunean.

Matrikulazioa, berriz, ekainaren 9tik 17ra, biak barne, egingo da online. Ekainaren 4ean esleituko dira plaza libreak, onartuak eta itxarote zerrenda.

Bestalde, matrikula guztiak plaza kopuruen arabera mugatuta egongo dira. Gestio guztiak online izango dira eta argibideak (tarifak eta hobariak) eta formularioak web orrialdean epe bakoitzarekin batera egongo dira eskuragarri.


Online gestioa egin ezin dutenentzat aurrez aurre egiteko aukera dago
Online gestioa egin ezin dutenentzat, aurrez aurre egiteko aukera ere izango da, aurretik hitzordua eskatuta. Bulego ordutegia 12:30etatik 14:30etara da eguerdian eta 15:30etatik 20:00etara arratsaldean. Kontaktuan jarri nahi izanez gero,  943 33 70 50 telefono zenbakira deitu daiteke, zuzen.musika@hernani.eus helbide elektronikora idatzi daiteke edota Atzieta kalea 4 helbidera hurbildu, bulego ordutegian.

Horrekin batera, Musika Eskolaren eskaintza pedagogikoa zabala da eta 4-7 urte bitartekoentzako hastapen taldeak daude; Lengoaia musikala abesbatza dago, instrumentuak, euskal instrumentuak, taldeak  eta askotariko joerak aurkitu daitezke eskolan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!