'Ikasi zaintzeko' kanpainaren barruan aholkularitza emango da Iturolan, datozen bi larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 12a, 00:00

Iturolan emango da 16:00etatik 19:00etara, eta mendekotasuna duten adinekoen zaintzaile gisa lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago.

Bidez Bide Elkartea Ikasi zaintzeko kanpaina antolatzen ari da Gipuzkoan zehar, behin-behineko gaikuntza duten eta probintzian mendekotasuna duten adinekoen zaintzaile gisa lan egiten duten pertsonei informazioa, orientazioa eta aholkularitza doan emateko, haien familiek Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE) jasotzen dutenean.

Horren ondorioz, aholkularitza emango da Iturolan. Hernaniko Elkarlan Sorgunean, Florida auzoan, maiatzaren 15ean eta 22an, larunbatez, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ez da hitzordurik eskatu behar bertan partehartzeko. Bertara agertzearekin nahikoa da

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: formacionbidezbide@gmail.com. Bertan duda guztiak azalduko dira.

Zaintzaileek, lan hauek egiteko, Gizarte eta Osasun-arreta emateko Profesionaltasun Ziurtagiria atera behar dute. Gainera, 2022ko abenduaren 31ra arteko epea dute ikasteko.

Beraz, behin-behineko gaikuntza duten eta Hernanin lan egiten duten zaintzaile guztiei, ziurtagiri hau eskuratzeko behar diren eduki eta baldintzen berri emango zaie, baita Gipuzkoako prestakuntza-zentroen berri ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!