Pentsio eta bizitza duinen aldeko aldarria, kalera berriro

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00
Hernaniko pentsionistak atzo, udaletxeko arkupeetan.

Plazetara itzuli dira, berriz ere, Hernaniko pentsionistak. Udaletxeko arkupeetan bildu ziren atzo, eta pentsio eta bizitza duinen aldeko borroka egiteko helburuz, jendez bete zen ingurua. Ohi moduan, beraien eskubideen aldeko defentsari buruzko testua irakurri zuten. Horrez gain, jakinarazi zuten maiatzaren 24tik 29ra bitartean, pentsionistek Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko dituztela bizikletan, haien aldarrikapenak egiteko. Herriz herri igaroko dira eta Hernanitik ere pasako dira, hilaren 24an. 


Maiatzeko lehenengo astelehenean bueltatu ziren plazara. Martxa hori hartuta, datozen astelehenetan ere elkartuko dira. Betiko moduan, 12:00etan izango da, udaletxeko arkupeetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!