Hernaniko kiroldegia gaueko hamarrak arte dago orain zabalik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00

Atzo jarri ziren indarrean neurri berriak eta orain aforoa %50ekoa izango da eta aldagelak %35eko aforoa izango dute dutxak bakarka erabilita. 

Atzo jarri ziren indarrean Hernaniko kiroldegian neurri berriak ostiraleko dekretuak dionea betetzeko. Kiroldegia gaueko 22:00ak arte egongo da zabalik, aforoa %50ekoa izango da, aldagelak %35eko aforoa izango dute, eta dutxak bakarka erabili ahal izango dira. Maskarilla uneoro erabili beharko da, kiroldegiko instalazio osoan igerilekuan izan ezik; orain arte bezala.

Goizean aforoa bete arte, arratsaldez ordua hartuta
Gimnasioa eta igerilekuak, orain arte bezala erabiliko dira: goizetik aforoa bete arte eta arratsaldez hitzordua hartuta (online edo telefonoz). Aforoak online edo kiroldegiko sarrerako pantailan ikus daitezke. Arratsaldez joateko honako ordutegiarekin erreserbatu beharko da: gimnasiorako 14:15-21:30, igerileku haundirako 16:00-21:00 eta igerileku txikirako 17:15-21:00 ordutegian.

Indoor walking, ziklo indoor eta sauna hitzorduarekin 
Iindoor walking eta ziklo indoor gela; eta sauna aldez aurretik hitzordua hartuta goiz eta arratsaldez, orain arte bezala erabili daitezke. Hitzordua hartuta online edo telefonoz (943 552185). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!