Auzitegiak Cofivacasa eta Sidenor zigortu ditu 301 mila eurorekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00

Enpresen errekurtsoa ez da onartu eta José V.C.ren familiari ordaindu behar dizkiete amiantoaren ondorioz minbizarekin hil eta gero.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin ditu Cofivacasak eta Sidenorrek Donostiako Lan Arloko 1. Epaitegiak 693/2019 autoetan emandako epaiari jarritako errekurtsoak. Epai horren arabera, Cofivacasa eta Sidenor industrialak kondenatzen dira 301.456,6 euro gehi José V.C.ri interesak solidarioki ordaintzera eta, orain, kostu judizialak ordaintzera.


José V.C.k 1964tik laminadore bezala lan egin zuen, geroago taldeko buru bezala Pedro Orbegozoko Llantako trenean, ondoren Acenor, Hernaniko lantegia itxi ondoren, José V.C. Basauriko lantegira eraman zuten 2000. urtera arte, Sidenor SLk erosi zuena. Cofivacasa Estatuko enpresa publikoa, SEPIren barruan dagoena, Acenorren ondorengoa da, birmoldaketa horren pasiboak eskuratu ondoren.


2019ko abuztuan, GSINk José V.C.ri aitortu zion 80 urte zituela, lanbide-gaixotasunaren ondoriozko ezintasun absolutua, eta pentsioa nabarmen hobetu zitzaion.


Osakidetzak Celula haundiaren kartzinoma neuroendokrinoa eta kartzinoma mikrozitikoa diagnostikatu zizkion apirilean. Aurretik 2004an maskuriko trantsizio-kartzinoma bat  diganostikatu zioten eta lehen epaia publiko egin aurretik hil zen.


Osalanek egindako ikerketak honako hau adierazi zuen: «Laminazio atalean, oso ohikoa zen amiantozko zinta erabiltzea kable elektrikoak, plantxak, lokarriak eta amiantozko makarroiak babesteko, non jardueraren zati haundi bat eskuz egiten baitzen, amiantozko manoplak eta balazta-ferodoak erabiliz.
Automatizatu ondoren, bikoizgailuetako sistema hidraulikoek amiantoz estalita jarraitzen zuten. Era berean, matxurak edo geldialdiak direla eta langileek zepa garbitzen parte hartzen zuten birberotzeko labeetan (amiantoarekin isolatuta) eta trenen etxabeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!