Xabier Huitzik Euskal Herriko minima lortu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00

Tolosan egin zuen 100 tximeletan eta bertan aritu ziren baita Kerman Urreta eta June Garmendia hernaniarrak. 

Xabier Huitzik Euskal Herriko juniorren minima lortu zuen Tolosan 100 metro tximeletako proban. 1:05.84ko denboran egin zituen 100 metroak eta ia segundo batean hobetu zuen egin beharreko denbora. Bere Euskadiko lehenengo gutxiengo marka da. 100 metro libretan ere aritu zen eta 1:01.53ko denborarekin bere markarik onena egin zuen. June Garmendia eta Kerman Urreta ere aritu ziren proba honetan 1:27.87 eta 1:10.00ko denborekin. June Garmendiak 100 tximeletan egin zuen igeri bere bigarren proban.


Bestetik Oñatin, Enaitz Goñi bere mailarik onenean aritu zen 400 libre, 100 tximeleta eta 50 libretan. 400ean 4:04.58ko denborarekin Espainiako ranking-ean aurrean kokatu da, 2004koen artean, 100 tximeletan 59.59 egin zuen eta 50 libretan 24.62.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!