Baserriko produktuak, Behemendin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00

Behemendi Azoka larunbatean, Plaza Berrin.

Behemendi Azoka izan zen larunbat goizean, Hernanin.  Plaza Berri postuz bete zen; eta, eguraldi ona aprobetxatuta, herritarrek baserriko produktu freskoak, bertakoak, erosteko aukera izan zuten.

Denera, sei postu jarri zituzten, eta denetarik erosi ahal izan zuten hernaniarrek. Gazta, fruta, barazkiak, ahate urdaiazpikoa, txorixoa, txerrikiak, baserriko ogia, erroskillak, madalenak eta beste asko izan ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!