Paisak Etxea bota dute, erortzeko arriskuan zegoelako

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 11a, 00:00

Lizeaga kaleko Paisak Etxea 11 bota berri dute. Izan ere, Udalak adierazi zuen erortzeko arriskuan zegoela, eta, beraz, bota beharra zegoela, segurtasun kontuak zirela eta.

Jabetza pribatuko eraikina da eta Udalak jakinarazi duenez, gobernu programan jasota dituzten hirigintzako eskuhartzeen artean, ez dago aurreikusita, aurten behintzat, Paisak Etxean birgaitze lanik egingo denik. Hori horrela, oraingoz etxea bota besterik ez da egin, eta aurrerago ikusiko da beste etxebizitza bat edo bestelako eraikin bat egingo den. 
Bestalde, lanak direla eta, itxita egon da  orain arte Lizeagako bidegorriko zati bat. Dena den, lanak amaitu dituzte eta zabalik dago dagoeneko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!