Energia Argitu programaren baitan, online tailerra izango da ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 00:00

18:00etan hasiko da, eta eraginkortasun altuko birgaitzeaz arituko dira. Izena eman behar da. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Hernaniko Udalarekin elkarlanean, etxebizitzetako energia birgaitzea sustatzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko online saioa antolatu du. Energia Argitu programako dinamika da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko tailerraren helburua da «bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramaterakoan, herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak ematea».

Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edota 943 11 29 48 edo 605 757 687 telefonoetara deituta. Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez baita programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Gainera, tailerra euskeraz edo gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!