Kimaketa-lanak bihar, Antziolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 00:00

Kimaketa-lanetan arituko dira bihar Antziola kalean, Cuesta de la muerten. Aldaparen hasieran dauden zuhaitzen kimaketa eta txukunketa egin behar dute eta, beraz, Antziolatik Galarretara doan aldapa itxita egongo da. Bidea goizeko 09:30etan itxiko dute eta 12:30etarako lanak bukatuta egongo direla aurreikusi dute. Horrela, bada, mozketak egin bitartean, trafikoa Txillida pasealekutik Urbietara bideratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!