Bazkide izatearen garrantzia, erdigunera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 8a, 00:00

Ibilbide luzea du Berriak Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak. Urteak daramatza herriko ostalariei laguntza ematen eta bidean oztopoak izan badira ere, beti izan da hortxe laguntza emateko prest. Pandemiak, hain justu, eragin zuzena izan du ostalaritzan eta saltokietan, baina Berriakek, egoera hobetzeko asmotan, aholkularitza lanak egin ditu eta baita bitartekaritza lanak ere, arduradunen eta langileen artean. Prozesua errazten ahalegindu da eta egoera hobekien kudeatzen, herriko komertzioak, jatetxeak eta tabernak bizirik mantentzeko. 

Orain, bazkide izateak inoiz baino garrantzia handiagoa du. Izan ere, elkartearen barruan egotea eta gainerako komertzioekin eta taldeekin harremanetan egotea, oso aberasgarria da, besteen berri izatea eta egoerak partekatzea lagungarria baita. Gainera, kanpotik ikusten dena da hainbat jarduera eta kanpaina egiten dituztela, baina hori Berriaken zati bat baino besterik ez da.

Era berean, aipatutako lanak ez ezik, bestelako egitekoak ere baditu elkarteak. Besteak beste, Hernaniko merkatarien eta ostalarien ordezkaritza du Eusko Jaurlaritzako edota herrietako foruetan. Gainera, bazkide egiten direnek, arreta pertsonalizatua eskainiko diete elkarteko langileek; hori baita, hain justu ere, Berriaken marka eta indargunea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!