Auzolanean garbitu zuten Portu erreka, koadrila ederra elkartuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 8a, 00:00

Auzoko 30 lagun inguru elkartu ziren, adin guztietakoak, erreka txukun-txukun uzteko asmoz.

30 bat lagun elkartu ziren, duela bi asteburu, Portuko Auzo Elkartearen deiari erantzunez. Egindako esfortzua eskertu diete, partehartzaile guztiei.

Auzolanerako deiari hutsik egin gabe, Portuko makina bat auzotar elkartu ziren duela bi asteburu, lanerako tresnak eskuan hartuta: atxurrak, eskuareak, motozerrak, kimatzeko guraizeak... 30 auzotar inguru bildu ziren, Portu erreka garbitzeko asmoz, goizeko zortzietan jarri zuten zitari erantzunez. Eta horretan aritu ziren goiz osoan, erreka txukun-txukun uzteko lanetan. Bazterretan eta uretan zeuden zakarrak kendu, ertzetako landare eta zuhaixka luzeak moztu... Emaitzarekin oso pozik azaldu da Portuko Auzo Elkartea, eta eskerrak eman nahi izan dizkie bertaratu eta parte hartu zuten guztiei, egindako esfortzuagatik eta erakutsitako jarreragatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!