16 eta 18 urtez azpikoek Katalunian, Estatukoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 8a, 00:00

16 urtez azpikoek gaur La Únicaren aurka jokatuko dute Iruñean partidu bat eta 18 urtez azpikoek atsedena hartu dute.

Hernani errugbi elkarteko 16 eta 18 urtez azpiko taldeak aurreko astean Espainiako Txapelketara sailkatu ziren eta non jokatuko duten badakite. Joxe Kurutz Elosegi lehendakariak baieztatzen du «Sant Cugat eta Sant Boin jokatuko dira bi txapelketak». 18 urtez azpikoek datorren asteburuan jokatuko dute Sant Cugaten eta 16 urtez azpikoek maiatzaren 22 eta 23an Sant Boin. Aurretik prestaketa lanetan dabiltza eta gaur 16 urtez azpikoek La Únicaren aurka lehiatuko dira Iruñean. 18 urtez azpikoak ere aukera hori bazuten, baino nahiago izan dute atsedena hartu eta aurreko bi asteetako partiduetatik osatu.

Neskak aste honetan ez dute jokatuko, baina datorrenean Errioxara egingo dute bisita. Denboraldi bikaina ari dira osatzen eta gero eta konfidantza haundiago dute. Irailean hasi ziren entrenatzen eta ia etenaldirik gabe, urtarrilean kenduta, jardun dira entrenatzen. Txapelketak eta partiduak jokatu ahala gero et maila hobea ari dira eskaintzen.

16 eta 18 urtez azpikoak ia urtebete jokatu eta entrenatu gabe egon ondoren martxoan hasi ziren lehiatzen eta aurretik entrenatzen. Azkenik eskola kirola da etenda dagoena partidueri dagokionez. Hala ere, entrenatzeko baimena lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!