Kontzentrazioa gaur, zortzietan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 00:00

Ostiralero bezala, kontzentrazioa egingo dute gaur, Zinkoenean, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek deituta. Baina oraingoan, iluntzeko 20:00etan izango da, ordubete beranduago. Ordutegi hori bera mantenduko dute, udaberriko eta udako mobilizazioetan. Herritar guztiei luzatu diete deia, parte hartzeko: «herriko preso eta iheslarien eskubide guztiak errespetatu behar dituzte, eta aldarrikapen hori mantenduko dugu denak etxean izan arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!