Donostiako mobilizaziora gaur, Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 7a, 00:00

Ernaik antolatuta, mobilizazioak izango dira gaur arratsaldean, euskal hiriburuetan. Eta hernaniarrei deia luzatu diete, Donostiako Bulebarrean 18:00etan hasiko denarekin bat egiteko. Atsegindegin hartuko dute autobusa, 17:30etan, bertara joateko. «Pandemiak egoera larritu du, baina arazoa estrukturala da. Kapitalismoak irabaziak pilatzen jarraitzeko, langile klasearen prekarizazioan sakontzen du. Gazteria sektore kolpatuenetakoa da. Baina gazteok ez dugu beste krisi bat irensteko eta ordaintzeko asmorik. Honen aurrean antolatzea eta borrokatzea dagokigu», nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!