Behemendi Azoka etzi, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 6a, 00:00

Behemendi Azoka izango da etzi, hilaren 8an, Plaza Berrin. Goizeko 09:30etatik 14:30etara bitartean, aukera zabala eskainiko diete herritarrei. Denera, sei postu izango dira: Urnietako Goiburu pateak (foie gras, patea, ahate urdaiazpikoa, ahate albondigak...); Errenteriako Aparola baserria (ahuntz, behi eta ardi gaztak, intxaurrak eta babarrunak); Oiartzungo Arditurriko ogia; Mahala (behi gazta, jogurtak eta txerrikiak); eta Mañeko (euskal pastela, txokolate-tarta, erroskillak, madalenak, bizkotxoak, bonbak, kokoa, baserriko ogia...).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!