'Zehar' musika emanaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 6a, 00:00

Maiatzeko kultur agendaren baitan, Ertza konpainiaren eskutik Zehar musika emanaldia izango da gaur, Biterin. Hainbat estilo uztartuko dituzte oholtza gainean: zuzeneko musika, dantza garaikidea, antzerkia edota bideoa. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak salgai daude kultura.hernani.eus webgunean eta Biteriko leihatilan, 7,5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!