Zabalik, eskaerak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 5a, 00:00

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago. Guztira, 133.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako, eta maiatzaren 19a da eskaerak udaletxean aurkezteko azken eguna. Bi modalitate daude: gazteena (18 eta 35 urte bitartekoena) eta helduena (36 urtetik gorakoena). Eta, horrez gain, 2021eko deialdian kontuan hartzeko hainbat aldaketa daude. Besteak beste, errolda epea murriztu egin dela era diru-sarreren mugal aldatu direla. Eskaera-orria eta oinarriak eskuragarri daude udal webgunean (hernani.eus) eta Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!