Porrota, Hernanik Bidasoaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00
Hernaniko atezaina Bidasoako jokalariaren jaurtiketa gelditzen saiatzen.

Hernanik porrot gogorra jasan zuen asteburuan Irungo Bidasoaren aurka. Hernaniarrek kiroldegiko igerilekuan 3-28 galdu zuten eta oraindik ez du garaipenik izan jokatutako zortzi partiduetan. Bidasoa, mailako talderik onenetakoa da eta bere maila erakutsi zuen hasieratik amaierara bitarte. Euskal Ligako B multzoan dago kokatuta Hernani eta urte gogorra ari da izaten, Donostia taldearekin elkartu dira, baina emaitzek ez dute laguntzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!