Neskek garaipen ona Ordizian eta 18 eta 16 urtez azpikoak sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00
Ordizia-Hernani, Altamiran.

Espainiako txapelketara lortu dute sailkapena harrobiko bi taldeek. Itzulerako partiduetan ere, garaipena lortu dute asteburuan Bilbon.

Hernanik ezin izan du igoera lortu Ohorezko B mailatik, La Vilaren aurka galdu eta gero, baina beste taldeentzako asteburua ona izan da. Honela, Euskal Ligako neskek denboraldi borobila ari dira osatzen eta asteburuan garaipen ederra lortu zuten Altamiran, Ordiziaren kontra. Hernaniarrek 20-47 irabazi zuten eta lau partidu jokatu ondoren lehenengo postua mantentzen dute lau garaipen sendorekin.

Hernaniko neskek hasieratik bukaerara maila haundia eman zuten eta ez zieten aukerarik eman ordiziarrei.

16 eta 18 urtez azpikoek ere garaipenak lortu zituzten eta horri esker Espainiako Txapelketara sailkatu dira. El Fangon jokatu zituzten itzulerako hiru partidu eta denetan gailendu ziren hernaniarrak. Gainera joaneko partiduetan ere nagusi izan ziren eta beraz, aste honetan xehetasunak ezagutuko diren txapelketarako lortu dute txartela.

16 urtez azpikoak Universitario Bilbao eta Gaztedi zituzten aurkari. Beste behin, erraz gailendu ziren bilbotarren aurka, 41-0, eta lan gehien Gaztediren kontra izan zuten; Hernanik 26-12 irabazi zuen.

18 urtez azpikoetan, zelai berdinean, Universitario Bilbao zen aurkaria azken partidu honetan. Hernani nagusi izan zen eta 7-26 irabazi zuten hernaniarrek.

Asteburuko porrot bakarra seniorren bigarren taldeak izan zuen. Donostian, Bera Beraren kontra 31-22 galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!