Leire Iturbek irabazi du Lea Artibaiko rallya

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00

Leire Iturbe eta Aitor Saizar, sari eta txapelekin. Argazkia: Facebook-Aitor Saizar

Aitor Saizarren kopilotu bezala aritzen da kirolari astigartarra. 

Leire Iturbe astigartarra garaile izan zen larunbatean, kopiloto bezela Lea Artibai Rallyko bederatzigarren edizioan. Etxebarrian (Bizkaia) egin zen kotxe lasterketa eta Leire Iturbe Aitor Saizar pilotuaren laguntzailea da. Saizar Berriatuakoa da eta  Peugeot 207 S2000 kotxearekin lortu zuten garaipena. 

Euskal Herriko Koparen barruan kokatzen zen Eibar eta Etxebarria artean egin zen lasterketa. 46 minutu 20 segundo eta 48 ehuneneko denbora behar izan zuten ibilbidea osatzeko eta Ioritz Odiaga eta Arkaitz Kobeaga izan ziren bigarren 39 segundora. Hirugarren sailkatu ziren  Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola 55 segundora. 30 kotxek hartu zuten parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!