Piraguismoa, golfa, makillaje tailerra eta beste asko, maiatzeko agendan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 00:00
Loratuz Lotuko kideak martxoan, Gaztelekuan.

Gaztelekuak plangintza zabala antolatu du hilabete honetarako. Gaur, topagunea izango da.

Hilabete honetan ekintza ugari egiteko aukera izango da Hernaniko Gaztelekuan. Hain justu, egitarau zabala antolatu dute eta maiatza osoan zehar izango dira egitekoak, gaurtik hasita. Gaurkoan, topagunea izango dute Gaztelekuan eta, bihar, zu protagonista ekintza egingo dute. Halaber, lokaleko saioez gain, hainbat irteera ere egingo dituzte. Besteak beste, piraguismoa edota mini golfa. 

Horrekin batera, hezitzaileek jakinarazi dute martxan dituztela Instagrama eta Twiterra (@hgaztelekua), eta bertan ere informazioa ematen dutela; hala nola, hilabeteko plangintza. Gainera, edozein zalantza argitzeko edota haiekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia hauxe da: 688 823 420.

 

AGENDA

4 Wii bideojolasa,

6 zu protagonista,

7 kutxak

8 makillaje tailerra

9 alokairu zerbitzua

11-12 iman tailerra

13 topagunea

14 'preguntados', taldeka.

16 piraguismoa
irteera (DBH 3-4)

19 PULTSERA TAILERRA

21 PING PONG
TXAPELKETA

22 DARDO TXAPELKETA

23 MINI GOLFERA irteera.

25-26 Emozioen txokoa

27 wii bideojolasa.

28 marrazki libreak

29 piraguismoa
irteera (DBH 1-2)

30 hamma bead

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!