Txartel berriak prest, Goiz Eguzkiko bazkideentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 2a, 00:00

Bi aldaketa egin ditu Goiz Eguzkik, egun hauetan. Batetik, bulegoko ordutegia luzatu dute, bazkideen eskaerari erantzunez; eta aurrerantzean, honakoa izango da: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara; eta ostiraletan 10:00-12:00 eta 16:00-18:00. Eta bestetik, txartel berriak prestatu dituzte bazkideentzat, barra-kodearekin eta norberaren identifikazioarekin. Txartel hori beharrezkoa izango da, martxan dauden zerbitzuak erabiltzeko; eta beraz, txartela jasotzea gomendatu diete bazkide guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!