Pentsiodunak plazara berriro, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 2a, 00:00

Mobilizazioa egingo dute bihar, 12:00etan Plazan elkartuta, pentsio publikoen eta «guztiontzako duintasunaren» alde.

Osasun egoeragatik etenda egon ondoren, asteleheneroko mobilizazioei ekingo diete berriro, Hernaniko pentsiodunek eta erretiratuek. Bihar bertan egingo dute aurrenekoa 12:00etan Plazan elkartuta, «pentsio publikoen eta guztiontzako duintasunaren de­fentsan jarraitzeko».

«Guztioi aldatuko zaigu bizitza aurten, pandemiaz gainezka, eta haien osasunean eta bizi baldintzetan eragin haundiena duten pertsonei lagundu behar diegu. Bizitzak aurrera jarraitzen du, eta oraindik ere be­harrezkoa da guztiontzako bi­zitza ona defendatzea, egunerokotasuna duintasunez garatzeko beharrezko baliabideak ez dituzten pertsona guztiei baldintzak hobetzea eskatuz», nabarmendu dute. Eta diote, guztiok merezi dugula «pozezko eta betetasunezko bizitza, erakunde publikoen prebentzio exkaxak eragindako nahigaberik gabea, askotan ahaztu egiten baitituzte beren babes eta zaintza betebeharrak. Zeregin haundia dago, gure aldarrikapen zuzenak betetzeko puntura iristeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!