Maiatzaren 1eko pintadak, Kaxkoko zenbait eraikin historikotan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 1a, 00:00

Maiatzaren 1aren inguruko aldarrikapen mezuekin, pintadak azaldu ziren atzo, Hernaniko Kaxkoko zenbait eraikin historikotan. Zehazki, «Gora langileon borroka», «M1 antolakuntza komunista» edota «M1 borroka eguna» bezalako mezuak agertu ziren idatzita, Kaxkoko zenbait etxebizitzaren fatxadatan, San Joan Bataiatzailea parrokiaren hormetako batean, edota Portalondo estankoaren atarian.

 
 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!