Kaixo! aldizkariaren 53garren zenbakia, prest

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 30a, 00:00

Aldizkariaren beste ale bat argitaratu du Amher Elkarteak. Gainerakoen antzera, ikusgai dago interneten. 

Amherrek  Kaixo! aldizkariaren 53garren zenbakia kaleratu berri du. 2021 urteko lehenengo hiruhilekoko alea da, eta dagoeneko ikusgai dago interesa duten herritar guztientzat.

Gainerako aleetan bezalaxe, 8 orrialdetan hainbat eduki landu dituzte. Besteak beste, irakurgai daude martxoaren 8aren bueltan egindako hainbat ekintza; arrazismoaren nazioarteko egunaren gaineko informazioa, edota otsailean sortu zuten Emaguneari buruzko bizipenak eta immigrazioari buruzko beste hainbat testigantza ere.

Horrez gain, bestelako albisteen berri ere eman dute aldizkarian. Hala nola, laster lekuz aldatuko direla aurreratu du; hain justu, orain Plaza Feministako lokalean badaude ere, Kulturarteko Plaza Feminista inauguratzean, bertara toki aldatuko direla adierazi dute.

Aldizkaria interneten dago irakurgai, helbide honetan: https://issuu.com/amher-sos_racismo/docs/kaixo_53.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!