Salgai daude 'Zehar' emanaldirako sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 30a, 00:00

Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikalari eta bazkideen artean. 

Maiatzeko kultur agendaren baitan, datorren ostegunean, hilaren 6an, Zehar emanaldia izango da Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Ertza konpainiak dantza eta musika uztartuko ditu, eta emanaldi ikusgarria aurkeztuko du. Izan ere, ikuskizunean ikusgai izango dira musikariak, zuzeneko musika, bideoa, antzerkia eta dantza garaikidea.  

Bestalde, sarrerak salgai daude 7,5 euroan Biteriko leihatilan edo, bestela online kultura.hernani.eus webgunean.


Bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikak

Emanaldia dela eta, Kronikak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikalarien eta bazkideen artean. Ikuskizuna datorren ostegunean denez, zozketa egun batzuk lehenago egingo da.

Irabazleen izenak, beraz, datorren asteko kronikan argitaratuko dira. Telefonoz ere deituko diegu sarrerak irabazi dituztenei

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!