Udalekuetan izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 30a, 00:00

Udaleku irekietan zein kirol udalekuetan izena emateko azkeneko eguna da gaur. Aurten, online (web.hernani.eus/gazteria) edo aurrez aurre egin beharko da inskripzioa, Udaleko Haur eta Gazteria Arloan, aurrez hitzordua hartuta. Udaleku irekiak uztailaren 1etik 23ra bitartean izango dira, 3-10 urte bitarteko haurrentzat. Kirol udalekuak, berriz, uztailaren 5etik 23ra, 11-12 urte bitartekoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!