Hitzaldi musikatua Donostian, lau hernaniarrekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 29a, 00:00

Bilintxen menda bertso hamabostaldiaren baitan, hitzaldi musikatua eskainiko dute igande honetan, Donostian, Eñaut eta Unai Agirre hernaniarrek, Maddalen eta Amets Arzallus bertsolariekin batera; eta beste bi hernaniar izango dira musikariak Joxan Goikoetxea eta Imanol Kamio. Antzoki Zaharrean izango da, 19:00etan hasita; eta sarrerak salgai daude donostiakultura.eus webgunean, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!