EBK aurkezteko zita gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 29a, 00:00

Energia Berriztagarrien Komunitatea aurkeztuko dute gaur arratsaldean, herritarren aurrean. Biterin izango da, 19:00etan hasita; eta gonbitea luzatuko diete interesa duten herritar guztiei, Hernaniko EBK sortu eta kide izateko. Komunitatearen helburuak izango dira eraginkortasun neurriei esker energia aurrezkia lortzea, energiaren inguruko formakuntza, informazio eta aholkularitza zerbitzuak bideratzea, eta energia berriztagarrien proiektuak sustatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!