Mugikorren erabileraz, lanketa saioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Duela hilabete batzuk hasi zen elkartzen Hernaniko guraso talde bat, haur, gazte eta helduek telefono mugikorraz egiten dugun erabilerarekin kezkatuta. Eta gaiaren inguruko hausnarketa zabaltzeko, El dilema de las redes sociales dokumentala jarri zuten Biterin, aurreko asteazkenean. Orain, lanketarekin jarraituko dute, eta gaur jarri dute taldearen hurrengo bilera: Biterin, 17:00etan. Irekia da, eta interesa duten herritar guztiei luzatu diete gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!