Sestao 'B'ren aurka ere ezin garaipena lortu

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Hurrengo partidua etxetik kanpo jokatuko du Hernanik.

Nahiz eta 12-8 galdu, hernaniarrek urteko partidurik serioena jokatu zuten.

Beste jardunaldi bat egon beharko du Hernanik garaipenik ezagutu gabe. Larunbatean 12-8 galdu zuen talde hernaniarrak Sestao Bren aurka, Las Llanaseko igerilekuan, eta jadanik zazpi partidu batu ditu erreskadan galtzen.

Hori bai, asteburu honetan denboraldiko partidurik onenetakoa, onena ez esatearren jokatu zuten eta hobekuntza nabaria izan zuen taldeak.

Sestao Euskal Liga Bko talderik sendoenetakoa da eta kosta egin zitzaien beraien laugarren garaipena lortzen, sei partiduetan. Partidua berdindua izan zen eta hernaniarrek maila ona erakutsi zuten.

Bide horretatik jarraitzen badute berandu baino lehenago aurreneko garaipena iritsiko da. Denboraldia ez da erraza izaten ari, baina ilusioz gainezka jarraitzen dute jokalariek. Hurrengo partidua maiatzaren 15ean jokatuko dute Getxon Fadurako taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!