16 urtez azpikoak, Espainiako Txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Gasteizen Bilboko Universitario taldea eta Gaztedi garaitu zituzten. 18 urtez azpikoetan Hernanik 59-0ko abantaila hartu du itzulerarako. 

Asteburu oparoa izan da Hernaniko Errugbi taldearentzat. Ohorezko B Mailako taldearen garaipen haundiari beste hainbat arrakasta gehitu behar zaizkio. Honela, 16 urtez azpikoen mailan Hernanik Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela lortu du. Larunbatean jokatu zuten Universitario Bilbao eta Gaztediren aurka triangularra, Gasteizko Gamarra auzoan. Bertan lehenengo postua lortzen zuenak lortuko zuen sailkapena eta hernaniarrek eskuratu zuten postu hori. Universitario Bilbaoren aurkako bi partiduak erraz irabazi zituzten Hernanik eta Gaztedik, 0-45 eta 47-0. Bien arteko partiduan erabaki zen triangularra eta hor Hernanik 14-19ko garaipen garrantzitsua lortu zuen eta Espainaiia18 urtez azpikoek ere gertu dute sailkapena. Larunbatean Landaren jokatu zuten eta itzulerako partidurako 59 eta 0ko abantaila lortu dute. Gauzak ongi bidean hauek ere sailkapena lortuko dute. 

Bestetik Enara Arruti, Aiora Hijarubia, Garazi San Sebastian, Onintza Ansola, Mikel Perez, Pello Perez, Anartz Elosegi, Beñat Ariceta, Mikel Bidegaray eta Eric Goñi Euskadiko selekzioaren 7ko aurre-hautaketan sartu dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!