Jubenilek bi partiduak irabazi dizkiote Ordiziari asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Majori kiroldegian 21-25 gailendu ziren hernaniarrak larunbatean eta 30-21, kiroldegian igandean.

Hernaniko jubenilek bi partidu jokatu dituzte asteburuan, biak Ordiziaren aurka eta ezin hobeto joan da asteburua. Bi partiduetan nagusitu dira hernaniarrak. Larunbatean Ordiziako Majori kiroldegian jokatu zuten eta emaitza 21-25 izan zen hernaniren alde. Igandean oraindik eta errazago irabazi zuten zurigorriek, 30-21eko markagailuarekin. 

Garaipen garrantzitsuak izan dira partidu bakarra irabazia zuen taldearentzat. Orain sailkapenean hirugarren kokatu dira seiko multzoan, hiru garaipen eta sei punturekin. Jokatu dituzte multzoko zortzi partiduak. Beste lau taldeei oraindik ere partiduak geratzen zaizkie fasea osatzeko. Urnieta eta Leizaran berdinduta daude lehenengo bi tokietan zazpi partidutan hamabi puntu batu eta gero. Hernaniren atzetik Usurbil dago kokatua lau punturekin, baina hauei bi partidu geratzen zaizkie jokatzeko eta azken postuan amaituko du Ordiziak, bi partiduren faltan ez baitu punturik eta garaipenik lortu talde goierritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!